Hezkuntza arloan
- Itziarko Eskola Txikia: Langileen %83,33k biharko deitutako grebarekin bat egingo du. Horrenbestez, soilik gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituzte ikastetxean, ohiko ordutegian; jangela zerbitzua ere mantenduko dute.
- Debako haurreskola: Grebarekin bat egin dute langile guztiek. Hezitzaile bakar bat ariko da lanean, gutxieneko zerbitzua bermatuz.
- Luzaro ikastetxea (Haur Hezkuntza): Azaldu dutenez, grebak ikastetxean eragin handia izango duela aurreikusten dute, baina ez dute datu zehatzik esku artean, azken ordura arte ez baitute jakingo zenbat langilek egingo duten bat deialdiarekin. Derrigorrezko gutxieneko zerbitzua bermatuko dute, ohiko ordutegian. Irakasle edo arduradun gutxi izango dela aurreikusita, HH2ko haurren siesta ez dago bermatuta. Jangelan, bestalde, gutxieneko zerbitzua izango da, gutxienez plater bat eta postrea eskainiz.
- Luzaro ikastetxea (Lehen Hezkuntza): Azken orduko datu guztien faltan, grebaren jarraipena nabarmena izango dela uste dute. Gutxieneko zerbitzuak egongo dira, ohiko ordutegian. "Hala ere, jantokiko langileek eta begiraleek greba egingo dutenez, ez dugu jangela zerbitzurik izango; gurasoak eta ikasleen tutoreak jakinaren gainean daude", aipatu dute.
- Mendata BHI: "Gehiengo handi batek" greba egingo du, aurreikuspenen arabera, baina bihar arte ez dute datu zehatzik izango. Gutxieneko zerbitzuak izango dira gutxienez bertan ere, ohiko ordutegian.
- Debabe euskaltegia (Deba, Mutriku eta Elgoibarko udal euskaltegiak): Aurreratu dute bihar ez dutela eskolarik emango zentroetan, irakasle guztiek bat egingo baitute grebarekin.
Eragina udal zerbitzuetan
- Itziarko Auzo Udalaren harrera bulegoa: Azken ordura arte ez dute jakingo grebak zer-nolako eragina izango duen, baina gutxienez langileetako bat lanean arituko dela ziurtatu dute, ohiko zerbitzua eskainiz.
- Debako zenbait udal zerbitzutan ere izango da aldaketarik bihar, baina ez dute datu zehatzik aurreratu. Jakinarazi dutenez, hori bai, Eguneko Zentroan nahiz udaltzaingoan behintzat gutxieneko zerbitzua emango dute.
Garraio publikoan
- Euskotrenek %30eko gutxieneko zerbitzuak izango ditu bihar; gaur eman du horren berri, ohar baten bidez. Informazio gehiago eskuratzeko, erabiltzaileek 944 33 33 33 telefono zenbakira deitu edo euskotren.eus webgunera jo dezakete.
- Lurraldebusek gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Hona hemen eskualdeko ordutegiak:
