A11 GREBA OROKORRA

Debarroko 20tik gora enpresek bat egingo dute biharko grebarekin eta zerbitzu askotan funtsezkoak bakarrik eskainiko dira

Ubane Madera Zangitu

Albitxuri industrialdea Elgoibarren. 

Debarroko ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, gutxienez Debarroko 23 enpresak biharko grebarekin bat egingo dute. Garraio publikoari dagokionez, %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte, eta ildo horretan, Avanzak zein Lurraldebusek ohartarazi dute funtsezko zerbitzuak bakarrik izango direla. Osasun arloari dagokionez, berriz, ospitaleetan jai-egunetako zerbitzuak bermatuko dituzte eta anbulatorioetan zapatuetakoak. Eta Hezkuntzan, oro har, ikastetxeak irekita egongo dira, baina gutxieneko zerbitzuekin.

Debarroko ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, gutxienez eskualdeko 23 enpresak bat egingo dute biharko grebarekin. Emandako datuak, hori bai, grebarengatik “bozketak egiteko ohitura” duten lekuetakoak dira, beraz, litekeena da enpresa edo tailer txiki gehiagok bat egitea biharko grebarekin.

Momentuz, honako hauek daude konfirmatuta: 

  • Rodisa
  • Zizzo Billante
  • Acha herramientas
  • Elesa Itziar
  • Aibe
  • Abc
  • Cartonajes Eibar
  • Createch
  • Ulma
  • Gurutzpe
  • Hijos de juan de garay
  • Jean y chaumont
  • Lazpiur
  • Lazpiur Mechanics
  • Tesa
  • Arcelor
  • Natra
  • Iraundi
  • Chinchurreta
  • JMA
  • Oerlikon Balzers
  • Arbil
  • Hansaflex
  • Haizelur

Zerbitzu publikoak

Osterantzean, zerbitzu publikoei dagokienez, greba deialdiaren eragin handia aurreikusten da, eta, zerbitzu askotan ohratarazi dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko/funtsezko zerbitzuak izango dituztela bakarrik.

Osasun zerbitzuaketan, adibidez, ospitaleetan jai-egunetako zerbitzuak bermatu beharko dituzte eta lehen mailako arretan, zapatuetako zerbitzuak.

Osterantzean, bestelako osasun zerbitzu batzuek %100eko funtzionamendua izango dute, adibidez, dialisiek, aurrez aurreko tratamentu onkologikoek eta prozesu atzeraezinek. Larrialdiek ere %100ean funtzionatuko dute, SOS Deiak-ek ere bai eta ESIetako call centerrak %50ean.

Gizarte-zerbitzuen alorrean, berriz, adinekoen egoitzetan edo mendekotasuna/desgaitasuna dutenen zerbitzuetan honako zerbitzuak bermatu beharko dituzte:

  • Zuzeneko arreta %50
  • Gaueko txandan %100
  • Osasun langileak %50
  • Sukaldekoak %50
  • Garbitzaileak %20

Eguneko zentroetan, berriz, honakoak:

  • Zuzeneko arreta %50
  • Sukaldekoak %50
  • Garraio berezia bermatuko da.

Hezkuntza alorrari dagokionez, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, bermatu beharko dute zuzendaritzako langile bat eta mendekoen plantillako bat txanda bakoitzeko. Eta besteak beste, hezkuntza etapa bakoitzeko irakasle bat eta Haurreskoletan pertsona bat.

Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hezkuntza Eskola Ofizialetan, sarrera kontrola bermatu beharko dute -atezaina- eta azken ebaluazioak egiteko azterketa egiteaz arduratuko den irakasle bat, baldin eta azterketa horiek aurreikusitakoak baldin badira.

Garraioa eta EiTB

Osterantzean, garraio zerbitzuetan %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatu beharko dituzte. Ildo horretan, Gipuzkoako Avanzak eta Lurraldebusek ohartarazi dute funtsezko zerbitzuak bakarrik izango dituztela. Avanzan honakoak eta Lurraldebusen beste honakoak.

Eta, besteak beste, EiTBn asteburuko informazio-zerbitzuak bermatu beharko dituzte.

Gutxieneko zerbitzu guztiak hemen klikatuta kontsulta daitezke.