A11 GREBA OROKORRA

Manifestazio benetan jendetsua Eibarren

Ubane Madera Zangitu

Oraindik bukatu barik dago Debarroko manifestazioa, Eibarren egiten ari direna, baina benetan jendetsua ari da izaten. Adibide modura, manifa burua Toribio Etxebarriara ailegatu denean, oraindik herritarrak Fermín Calbeton kaletik pasatzen zebiltzan. Etxebizitza Sindikatuak, LABek eta ELAk hasierako balorazio oso positiboak egin dituzte. Laster xehetasun gehiago.