“Lantegiak hustu eta harmanaka milaka pertsona kalera atera gara. Azken urteetan Euskal Herrian egin diren mobilizazio jendetsuenak izan dira, aldarri argi batekin: etxebizitzak bermatutako eskubide bat izan behar du. Goizean hiriburuetan mobilizatu gara eta gero, herri ezberdinetara eraman dugu protesta.
Badago greba orokor honekin kanpaina elektorala egin nahi duenik, eta guk horren aurrean, langile klasearen interesen aldeko greba bat planteatu nahi izan dugu: batetik, ardura politiko guztiak seinalatzen dituena, eta bestetik, bide-orri argi bat mahai-gaineratzen duena: espekulatzaileen espropiazioa, espekulazioaren debekua eta etxebizitzaren planifikazioa.
Poztekoa da, aldarri hauen baitan, horrenbeste jende mobilizatu izana. Baina argi dugu norabide horretan doazen aldaketak gauzatzeko ezinbestekoa dela langile klase antolatu bat, indar militante sendo bat. Helburu horrekin jardun dugu grebaren prestakuntzan, milaka pertsona asanblada eta komiteetan antolatuz, eta helburu horrekin jarraituko dugu lanean grebaren ostean ere".