Aiastiako bolatokian zehaztuko da zapatuan Euskal Herriko txapelduna

Asier Orbea Ostolaza

Azken tiraldi erabakigarria jokatzea bakarrik falta da Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketari amaiera emateko. Datorren zapatuan jokatuko dute Aiastiako bolatokian.

Seigarren jardunaldia izango da Elgoibarren jokatuko dutena, txapelketako azkena. 12:00etan hasiko dute lehia, eta ondoren bazkaria eta sari banaketa ekitaldia egingo dute.

Sailkapen nagusian Asier Azkarate bolari bergararra dago lehen postuan, eta alde polita du bigarrenarekiko, lau txirloko aldea ateratzen baitio San Migel B taldeko Jon Ibarluzea elgoibartarrari. Azkaratek 19 txirlo bota ditu orain arteko bost tiraldietan eta 15 ditu Ibarluzeak. 

Bittor Astigarraga onena Barinagan

Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolalekuan jokatu zuten azken tiraldian Eibarko bolariak nabarmendu ziren. Elgeta taldea ordezkatzen duen Bittor Astigarragak eskuratu zuen garaipena, sei txirlo botata. Asola Berri taldeko Alex Campos sailkatu zen bigarren postuan, 6 txirlorekin. Azkoitiko Floreaga taldeko Jose Muñoz sailkatu zen hirugarren, 6 txirlorekin. Hona lehen sei sailkatuak:

  1. Bittor Astigarraga Elgeta taldea) 6 txirlo
  2. Alex Campos (Asola Berri) 6 txirlo
  3. Jose Muñoz (Floreaga) 6 txirlo
  4.  Enara Montiel (Asola Berri) 5 txirlo
  5. Igor Ayastuy (Etxauen) 5 txirlo
  6. Oier Txurruka (Mx3T) 4 txirlo

Barinagako bolatokian jokatutako tiraldiko lehen sei sailkatuak. Lagatakoa.