Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko kideek mahaia jarriko dute bihar, azaroak 20, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 11:30etik 13:30era, Debako udaletxe azpian. Bertan, askotariko materiala (kamisetak, biserak...) erosteko aukera izango dute herritarrek.
Era berean, Gure Eskuren Tripontzia zozketarako txartelak ere salgai izango dituztela aurreratu dute taldeko kideek. Zozketako sari nagusia irabazten duenak 30.000 euro jasoko ditu (zenbakia eta seriea) eta 1.500 euro jasoko dituzte zenbaki horretako gainerako serieak dituztenek. Bigarren saria dutenek (zortzi serieak) 1.000 euro irabaziko dituzte. Txartelak 5 euroan eros daitezke eta zenbaki osoak, berriz, 35 euroan.