Mariasun Oteiza Agirre bertsolaritzaren barruan emakumeen presentzia eta jarduna indartu zuen emakume aitzidarietako bat izan zen. 1980eko hamarkadan hasi eta 2000eko hamarkadaren hasierara bitarte Oteizak bertso saioetako gaijartzaile lanetan jardun zuen, bai Eibarren eta baita Gipuzkoako beste hainbat herritan ere: Elgoibar, Soraluze, Oñati, Oiartzun, Zumarraga, Donostia... Bertso eskolako irakasle lanetan ere jardun zuen Debabarreneko hainbat herritan, esaterako, Soraluzen, Soraluzeko Ametsa ikastolan.
Hileta elizkizuna bihar asteartea izango da, arratsaldeko 19:00etan Eibarko San Pio X Parrokian.