Aurtengo edizioan ere egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, 9:00etan egingo dute lehen agerraldia Errebalen eta ostean baserrietako koko-eskea egingo dute Otaola eta Mandiola auzoetako zenbait baserritan. Arratsaldean, berriz, kalejiran aterako dira Eibarko kaleetan. Klub Deportibotik abiatuko dira eta erdi-guneko kaleetan ibili ondoren, Deportiboan bertan amaituko dute.
Hona hemen larunbateko EGITARAUa:
Koko-dantzak, otsailak 7, larunbata
- 9:00etan, lehen agerraldia Errebalen, baserritarren postuetan.
- 10:00etatik 14:00etara, Otaola eta Mandiolako baserrietan eskea. Ipurua, Otaolaerdikoa, Sosola, Sosolabarri, Aritxuluetabarri eta Arrajola baserrietan.
- 18:45ean, Toribio Etxebarrian, Deportibo aurrean koko-mokoak elkartuko dira, koko-dantzak eta kantuak egiteko Mauxitxa txarangak lagunduta. Ondoren, kalejira. Ibilbidea: Toribio Etxebarria, Zuloagatarren, Fermin Calbeton, Untzaga, Toribio Etxebarria.
- 21:00etan azken koko-dantzak eta kantuak Deportibo aurrean .
Ohi bezala, arratsaldeko kalejiran parte hartzea irekia izango da eta gainera, entsegu irekia egingo dute, arratsaldeko 19:30ean, Errebal plazan, ondorengo kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat.