2026/02/26 10:00 - 19:00

Ongizatearen Plaza (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Ongizatearen Plaza (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Errebal merkatua, Eibar

OSTEGUNA – OTSAILAK 26  

10.00-11.30   Osasuntsu zahartu  Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia; Naia Rosek estimulazio kognitiboko saioa egingo du eta Raquel Rodriguez mindfulness-ean adituak ere hartuko du parte.  

11.30-13.00   Nahi ez den bakardadea  Sozialki isilarazitako errealitate bati ahotsa emango diogu benetako hiru istorioren bidez, Ados Teatroak ekoitzitako film laburrak proiektatuz; eta jarraian, J.A. Vitoriaren (Ados Teatroa), protagonistetako baten eta, UNTZAGA, Eibarko jubilatuen elkartearen arteko solasaldia.  

17.00-18.00  Osasun mentala mintzagai  Why Not Fundazioaren zuzeneko podcasta, osasun mentalaren inguruan. Desgaitasun intelektuala eta gaitz mentalak dituzten herritarrekin hitz egingo dute, eta besteak beste, Eibar Genuine taldeko kideekin.  

18.00-19.00  Emakume ahaldunduak  Emakume ahaldunduek Eibarko garapenean izan duten paperaz solastuko dira Arrate Berasaluze langile eta aktibista feminista historikoa, Kabia-Eibar San Adres egoitzako zuzendari Mariam Ourdi El Alaoui, EITBko kirol kazetari Ana Ramos, Maite Aperribay ekintzailea eta Eibar Clubeko presidente Amaia Gorostiza.