2026/02/27 10:00 - 19:00
10.00-11.30 Gazteen ongizatea Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua... Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak. Armeria Eskolarekin batera antolatutako saioa.
11.30-13.00 Elikadura jasangarria Jakoba Errekondo agroekologian adituarekin solasaldia. Harekin batera egongo dira Debabarrenako bi nekazari euren esperientziak kontatzeko: Egotza baserriko Nagore Martin eta Amazabalegi baserriko Ander Urkia Saiz.
18.00-19.00 Teknoadikzioak Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.
19.00-19.30 Kantu Jira Kantu Jira saio berezia eta ondoren pintxo poteoa.