Urtero moduan, afizionatu mailako txirrindulari onenen topagune izan zen atzo Eibar, Valenciaga oroitzarrearen 55. ekitaldia jokatu baitzuten. Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen lasterketak sona handia du afizionatu mailako txirrindularien artean, besteak beste, irabazle izandako hainbat txirrindulari profesionalekin lehiatu izan direlako gero. Horregatik, onena ematera eta sasoi punturik onenean etortzen dira afizionatuetan nabarmentzen ari diren txirrindulari ugari. Gainera, Elite eta 23 urtetik azpiko txirrindularien mailetako Espainiako Koparako proba puntuagarria ere bada Balenciagaren omenezkoa.
Eibarren hasi eta amaitu zen lasterketa, eta txirrindularien tropelak 159 kilometroko ibilbide gorabeheratsua osatu behar zuen; sei igoera puntuagarri igoz, azkena Urkaregi, helmugatik 12 kilometrora.
Bost txirrindulari ailegatu ziren garaipena eskuratzeko aukerekin Toribio Etxebarriako helmugara: Vicent Zaragoza, Daniel Cepa, Martin Solhaug Hansen, Aimar Tadeo eta Jesse Maris. Horien arteko lehian Alacanteko txirrindulari Vicent Zaragoza (Natural Greatness) izan zen azkarrena, hala izan zela egiaztatzeko fotofinisha erabili eta gero. Espainiako Kopako sailkapen burua den Daniel Cepa (Caja Rural-Alea) izan zen txapeldunordea, eta Martin Solhaug (Cortizo) igo zen podiumeko hirugarren koskara. Aimar Tadeo Arcauz txirrindulari nafarra (Cortizo) izan zen lehen euskal herritarra, laugarren postuan salkatuta. Guztira 123 txirrindulari iritsi ziren helmugara (ikus sailkapenak)
BARRENArekin hitzarmena duen Txirrindulariak webguneak lasterketaren laburpena egin du (goian), eta lehen sailkatuak ere elkarrizketatu ditu:
*Azaleko argazkia: Espainiako Txirrindulari Federazioa RFEC