Bete-betea dator aurten ere Eibarko Euskal Jaia

Ainara Argoitia Arano 2026ko maiatzaren 5a

Dantzariak, Eibarko Untzaga plazan. Arg:Dantzan.eus

Egitarau oparoa ondu du aurten ere Eibarko Klub Deportiboko kultura batzordeak Euskal Jairako, eragile askoren laguntzarekin. 61.edizioa izango da aurtengoa, eta maiatzaren 21etik 30era bitartean ospatuko dute.

 

Bada zer aukeratu Eibarko Euskal Jaiko egitarau zabalean. Kezka, Haritz, Gure-Kai, Gorosarri eta Txindurri dantza taldekoen dantza jaialdi handia; erromeria eta dantzaldiak; hitzaldi eta proiekzioak; azoka; kontzertuak eta binilo pintxadak; bertso saioa; kirol erakustaldiak; askotariko kale animazioa... . Aitzakiarik ez du, beraz, aurten ere jai handia izateko Eibarkoa, giroa sortzeko osagai guztiak batu dituztelako antolatzaileek. Atzo zabaldu zuten egitaraua sare sozialetan, eta egitarauan bertan ohar bat ere gehitu zuten: baserritar jantzita joateko eskaera. 

Hona, puntuz puntu, egitarau osoa.

21 EGUENA

  • 19:00. Lourdes Iriondo bide-urratzailearen inguruko hitzaldia eta kantaldia, Klub Deportiboan, Alex Gurrutxarraga  ikertzaile eta idazlearen eskutik  (Zarautz, 1988). Akebaik antolatuta. 

22 BARIKUA

  • 18:45. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren Eskarailarapekoa bakarrizketa, Depor parean. Akebaik antolatuta

23 ZAPATUA

  • 19:00. Bakarrizketak, Klub deportiboan. Lander Varona, Beñat Iturbe eta Jone Bengoa.
  • 20:00. Ur eta Mixerabliak taldeen kontzertuak, Depor parean

24 DOMEKA

  • 18:00. 0teiza 14 apostolu filmaren proiekzioa, aurkezpena eta solasaldia, Portalean. Ondoren, 19:30ean, Apostoluen sokadantza Juan Antonio Urbeltzekin. Dantzan elkartearekin batera antolatuta.

28 EGUENA

  • 19:00. Esnatu ala hil izenburuko hitzaldia, Klub Deportiboan. Garikoitz Goikoetxearekin idazle eta kazetariarekin (Elduain, 1989).

29 BARIKUA

  • 19:00-21:00. Kale animazioa, herriko kaleetan zehar. Bertso-Triki poteoa, Mauxitxa txaranga, txistulariak eta Eibarko gaiteroak.
  • 22:00. Sorotan Bele gogoan eta Eibarko Udal Musika Banda, Untzagan.

30 ZAPATUA

  • 09:30-14:30 Artisauen eta baserritarren azoka, Toribio Etxebarria kalean. Eibart, Eibarko Baserritarrak eta Debemenen eskutik. Honako baserrietako produktuak izango dira azokan: Amazabalegi, Sosola, Loixola, Mandiola Gañekua, Egotza eta Lizagasar. Artisauak, berriz, honako  hauek izango dira: Hartara, Eskune, Eskulan, Isabel Orozco, Zugehini...

Goiz osoan zehar, Klub Deportiboko standa egongo da Toribio Etxebarrian, eta Untzagako arkupeetan, berriz, Gure Esku Dagoren talopostua.

  • 11:00-13:00 VI. Pala txapelketako finalak, Astelena frontoian.
  • 11:00-12:30 Herri kirolak, Untzagan. Ibon Izak egingo ditu esatari lanak, eta honako kirolari hauek ariko dira nor baino nor lehian: Zihara Zabala, Leire Olea, Jon Loiola eta Jon Lapazaran.
  • 12:00-15:00 Kale animazioa, herriko kaleetan zehar. Txistu poteoa, Tolosako gaiteroak eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak.
  • 12:15. Euskal jaiko kalejira, Errebaletik. Dantza ikuskizuneko taldeak honako hauek iznago dira: Gaiteroak, Eibarko Txistulariak, Eibarko Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak, Haritz, Gure Kai, Txindurri, Gorosarri eta Kezka dantza taldeak
  • 12:35. Euskal Jaiko dantza jaialdia Joseba Tapiarekin: Gerrako gure ibilerak dantzan, Untzaga plazan. Musikariak. Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges eta Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka, Haritz, Gure-Kai, Gorosarri eta Txindurri dantza taldeak.
  • 15:00 Kantu bazkaria, Errebalen. Zure menua katerinak prestatuta. Txartelak bihar, maiatzaren 6an, jarriko dituzte salgai Klub Deportiboko egoitzan. 22 euro ikasle eta langabetuek, 25 euro klubeko bazkideek, eta 28 euro klubeko bazkide ez direnek.
  • 18:00 Kalejira, Errebaletik Deportibora.
  • 18.15. Dantzaldia, Depor parean, Eingo taldearekin.
  • 20:00 Larrain-dantza herrikoia, Depor parean eta, ondoren, Kultu aurrean.
  • 20:30 Binilo pintxada, Depor parean. Iskra Selectorsekin.
  • 23:00 Itziarren semeak eta Mugi panderoa taldeen kontzertuak, Untzagan.