Zortzi urteren ostean bueltatu dira zezenak Eibarko San Juan jaietara. Udal Gobernuaren erabakiak, aldeko eta kontrako iritziak eragin ditu herritarren artean, horren adibide, gaur goizean, zenbait herritarrek euren kontrakotasuna adierazi dute plazan, Sokamuturra Ez taldeak deituta.