Aurtengo edizioan hainbat gai nagusi jarriko dituzte mahai gainean: "herri-kulturak hezkuntzan duen lekua, adinekoen dantza-praktikak, generoaren ikuspegia, dantza berrien sorrera eta dantzarien osasuna zein lesioen prebentzioa".
Euskal Dantzaren transmisioa
Goizeko lehenengo atal nagusiak herri-kulturaren transmisioa hezkuntzan izango du ardatz. Lehen mahaian parte hartuko dute Alaitz Aizpuruk, herri kulturarako hezkuntza ikerketa proiektuko kideak (Huhezi-Muni, Arizmendi Ikastola eta Euskaltzaindia); Aritz Ibañezek, Euskokultur Fundazioko ordezkariak; eta Johane Etxebestek, Euskal Kulturaren Erakundeko (EKE) kideak.
Adinekoen dantza-praktiken onurak izango dituzte aztergai Nekane Arriagak (Beti Bizkor Errenteriako erretiratuen elkarteko dantza-irakaslea) eta Maialen Araolazak (Deustuko Unibertsitateko fisioterapeuta eta ikerlaria) gozamena, komunitatea eta osasuna uztartzen dituen ikuspegia azalduz.
Puntuka izeneko ekarpenen tartean, berriz, hainbat gai jorratuko dituzte: Kepa Otaegik tradizio bihurtzeko dantza berriek zer behar duten aztertuko du; Anartz Ormazak Bakioko Itxas Alde taldearen mendeurreneko ezpata-dantza aurkeztuko du; Leire Aldekoa-Otalorak Durangaldeko euskal dantzetako genero desberdintasunak aztertuko ditu; Mikel Sarriegik, Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kideak, Sortutakoak 12 deialdian babestutako “Musika eta dantza pintzelkadak” proiektua aurkeztuko du.
Nazioartea eta osasuna
Arratsaldean nazioarteko begirada eta osasun arloko gaiak landuko dituzte. 15:30etik aurrera, Iñaki Ahedo eta Arkaitz Pascuas dantzariek Estoniarekin lotutako Tantsupidu jaialdiaren berri emango dute, transmisioa, partaidetza eta korpus koreografikoa jorratzeko eredua azalduz.
Ondoren, Lesioen prebentzioa euskal dantzan gaiari helduko diote Jaime Zubero (EHUko Erizaintza fakultatea eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldea) eta Unai Iraola (fisioterapeuta, dantza-irakaslea eta Aukeran konpainiako dantzaria) ikerlariek. Mahai honen gidaritza eta aurkezpen lanak Maialen Araolazak (Deustuko Unibertsitatea) egingo ditu.
Azkenik, Oier Araolazak gidatuta, Etxeparen Kontrapasa eta Sautrela-ren inguruan, arituko da, saioa “Ialgui hadi dançara” gonbidapenarekin borobilduz.
Bosgarren topaketak
Dantzan Ikasi topaketak euskal-dantzaren alorreko "elkargune" dira; "hausnarketarako eta elkartrukerako topagunea". Euskal Dantzaren alorreko "gaurkotasuneko eta intereseko gaiak jorratzeko" biltzen dira, "bai zeharkako gai estrategikoak, baita gai praktiko zehatzak ere".
Dantzan Topaketak 2026 Egitaraua
Eibar. Azaroak 7, larunbata
9:30 Harrera
9:45 Aurkezpena
10:00 Herri-kulturaren transmisioa Hezkuntzan
- Herri-kultura hezkuntzan proiektu pilotua.
Alaitz Aizpuru. Herri kulturarako hezkuntza ikerketa proiektuko kidea, HuHezi-MUni, Arizmendi Ikastola, Euskaltzaindia. - Kultura gelara: Euskal kulturaren baliabideak eta ikuspegiak euskararen jabekuntzarako eta atxikimendurako.
Aritz Ibañez. Euskokultur fundazioa. - "Pastorala bizi ezan/k" edo euskal kultura eskolan bizitzea.
Johañe Etxebest. Euskal Kulturaren Erakundea (EKE).
11:00 Atsedena
11:45 Adinekoak dantzan: gozamena, komunitatea eta osasuna
- Nekane Arriaga. Beti Bizkor Errenteriako erretiratuen elkarteko dantza-irakaslea.
- Maialen Araolaza. Fisioterapeuta eta ikerlaria Deustuko Unibertsitatean.
12:15 Puntuka
- Zer behar du dantza berri batek tradizio bihurtzeko?
Kepa Otaegi. Ikerlaria EHUn; Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko kidea. - Anarru Egunetik Mendeurreneko ezpata-dantzara.
Anartz Ormaza. Bakioko Itxas Alde dantza taldeko kidea. - Genero desberdintasunak Durangaldeko euskal dantzetan; Euskal Kulturaren Eragiletza (HuHezi) masterreko lana.
Leire Aldekoa-Otalora. Durangaldeko dantzaria. - Musika eta dantza pintzelkadak; Sortutakoak tradizionala 12 deialdian aukeratutako egitasmoa.
Mikel Sarriegi. Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kidea.
13:45 Topaketetako argazkia
14:00 Otordua
15:30 Tantsupidu estoniar dantza jaialdiari begira
- Transmisioa, partaidetza, komunitatea eta korpus koreografikoa.
Iñaki Ahedo. Portugaleteko dantzaria.
Arkaitz Pascuas. Sestaoko dantzaria.
16:15 Lesioen prebentzioa euskal dantzan
- Bi ikerlanen emaitzak
Jaime Zubero. Ikerlaria EHUko Erizaintza Falkultatean; Galdakaoko Andra Mari dantza taldea.
Unai Iraola. Fisioterapeuta graduatua Deustuko Unibertsitatean; Dantza-irakaslea; Aukeran konpainiako dantzaria.
Aurkezlea: Maialen Araolaza. Fisioterapeuta eta ikerlaria Deustuko Unibertsitatean.
17:00 Kontrapasa eta Sautrela: Ialgi hadi dançara
- Oier Araolaza. Dantzan.
17:30 Lau xinple kontrapasa eta akaba