Bi turismok elkar jo dute Eibarko sahiesbidean, Azitain parean eta hiru lagun zauritu dira Euskadi Irratiak jakinarazi duenez. Ertzaintzak errail bat itxi du eta trafikoa bideratzen dihardu errail bakarretik. Istripuaren ondorioz, auto ilada luzeak sortu dira bai Ermua eta bai Maltzaga alderantz.