Uda garaiko loreak banatzen ari da Udala Maalan

Barren.eus 2023ko abenduaren 14a

Espazio publikoetatik udako loreak kendu dituzte azken egunetan eta horiek herritarrei oparitzen ari dira gaur Maalako parkean.

Guztira, 300 bat landare ematea aurreikusten du Elgoibarko Udalak, danak amaitu artean. 9:00etan hasi dute banaketa. Hurrengo egunetan ipiniko dituzte udazkenerako zein negurako egokiagoak diren lorak.

2023 12 14 lorak oparitzen maala BARREN 2