'Plazara Dantzara' ikastaroa emango du Haritz dantzari taldeak

Barren.eus 2023ko urriaren 16a

Plazako eta erromerietako dantzak ikasteko ikastaroa emango du Haritz Euskal Dantzari Taldeak gaurtik aurrera.

 Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak, 20:30etik 21:30era bitartean, Merkatu Plazan edo Musika Eskolan. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolan eman behar da izena eta 40 euroko kostua du.

2023 10 16 plazara dantzara ikastaroa kartela