Txokoen zerbitzua eskainiko du Atxutxaimaikak irailean

Barren.eus 2023ko uztailaren 11

Umeak eskolan hasi aurreko egunak aisialdi hezitzailearekin janzteko helburuarekin, aurten ere iraileko txokoen zerbitzua eskainiko die Atxutxiamaikak Elgoibarko familiei.

Txokoak lau egunetan izango dira: irailak 1, 4, 5 eta 6. "Helburua umeak eskolan hasi aurreko egunak aisialdi hezitzailearekin janztea da, eta, besteak beste, jolasak, natur ekintzak, eta bestelako jarduerak antolatuko ditugu", jakinarazi dute Elgoibarko Izarratik.

Iraileko txokoak 2020-2011 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta daude, eta goizez izango dira. Izena emateko epea uztailaren 20ra arte egongo da zabalik.

Prezioak:

  • Goiz-txoko (8:00-9:00): 15 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 13,5 €)
  • Txoko osagarriak (9:00-13:00): 62 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 56 €)
  • Biak (8:00-13:00): 73 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 66 €)

 

Izena emateko: