BIDEOA: Mendaro eta Elgoibarko Udalbatza berriak eratzeko kargu hartze ekitaldiak

Barren.eus 2023ko ekainaren 19a

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeak igaro eta hogeigarren egunean, joan den ekainaren 17an, egin zituzten alkate berria izendatzeko osoko bilkurak; baita Elgoibarren eta Mendaron ere.

Mendaron Enetz Ezenarro Arriola (EH Bildu) izendatu zuten alkate hurrengo lau urtetarako; eta, Elgoibarren Maialen Gurrutxaga Uranga (EAJ) aukeratu dute alkate.

Bi herrietako Udalbatza berriak eratzeko kargu hartze ekitaldien laburpen-bideoak dituzue hemen:

 

∞Lotura duten albisteak: