Atabal elkartekoek prestatutako pintxoak salduko dituzte hileko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2023ko maiatzaren 24a

Hileko azken zapatua da maiatzaren 27a, eta ohi legez, nekazaritza eta abeltzantza feria egingo dute Elgoibarren.

Baserriko produktuak eta zenbait artisau lan erosteko aukera izango da Kalebarren plazan, 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta 11:00etatik aurrera Elgoibarko Atabal Danborrada Elkarteak, Elgoibarko baserrietako eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak salduko ditu Kalebarren plazan. Aurrekoez gain, 12:00etatik 14:00etara, haurrentzako tailerrak ere izango dira, eta eguerditik atzera, ganadu erakusketa ere bai, Kalebarrenen.

2023 05 24 basueta barazkiak feria elgoibar martxoa BARREN