Lorituaneko aldapa trafikoarentzako itxita egongo da azaroaren 29an

Barren.eus 2022ko azaroaren 25a

Zoruan konponketa lanak egin behar dituztela eta, Lorituaneko aldapa trafikoari itxita egongo da 24 orduz, azaroaren 29tik 30era bitartean.

Elgoibarko Udaletik jakitera eman dutenez, azaroaren 29an itxiko dute kalea, 08:00etan eta azaroaren 30an, 08:00etan irekiko dute berriro. San Frantzisko kalerako sarrera, Maalatik egin beharko da (San Frantzisko, 60aren paretik) eta irteera Kalebarren Plazatik.