Barikuan itzuliko da aire libreko zinea Kalegoen Plazara

Barren.eus 2022ko uztailaren 4a

Aire libreko zinea ere bueltan da. Elgoibarko Kultura Sailak antolatuta, barikuan hasiko da, eta guztira zazpi film emango dituzte uztaileko asteburuetan. Kalegoen plazan izango dira emanaldiak, 22:30ean. 

 

Elgoibartarrek aire libreko zineaz gozatzeko aukera izango dute uztaileko asteburuetan. Ume zein nagusientzako zazpi film emango dituzte bariku eta zapatuetan, ostiral honetan hasita. Emanaldi guztiak Kalegoen plazan izango dira, 22:30ean. 

Aurtengoan pelikula hauek emango dituzte: 

Elkano. Lehen mundu bira
• Uztailak 8, ostirala, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

Padre no hay más que uno 2
• Uztailak 9, larunbata, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

Wonder Woman 1994
• Uztailak 15, ostirala, 22:30ean. 12 urtetik gorakoentzat.

Corre como una chica
• Uztailak 16, larunbata, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

La pequeña Suiza
• Uztailak 23, larunbata, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

Greenland: el último refugiado
• Uztailak 29, ostirala, 22:30ean. 12 urtetik gorakoentzat.

Agur Etxebeste!
• Uztailak 30, larunbata, 22:30ean. 7 urtetik gorakoentzat.