Jai berdinzaleen aldeko protokoloa eratzeko bilera irekia egingo dute Mendaron ostegunean

Barren.eus 2022ko ekainaren 29a

Emakumeen aurkako sexu-indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko protokoloa eratzeko bilera irekia deitu du Udalak datorren ostegunerako, ekainak 30.

Bilera 18:00etan izango da Udaletxean. Udalak parte hartzera animatu ditu herritarrak.