San Joan bezpera eguna ospatuko dute gaur Mendaron

Barren.eus 2022ko ekainaren 23a

Jai egingo dute gaur arratsaldean Mendaron, San Joan bezpera egunez. Ludotekak eta gaztelekuak Akelarrea antolatu dute, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.

Arratsaldeko 17:00etarako deitu ditu ludotekak herriko umeak, kalejira prestatzeko, eta 17:30an abiatuko da Azpilgoetatik haurren kalejira. 18:30ak aldera arte, kalez kale ibiliko dira haurrak, azkeneko egunotan egin dituzten musuko eta mozorroak jantzita, eta 19:00etan batuko zaizkie Gaztelekukoak. 20:00ak aldera arte luzatuko da Akelarrea, eta gauean, 22:30ak inguruan, sua piztuko dute Herriko Enparantzan. Urtero legez, sutan erreko dituzte txar guztiak.

∞Lotura duten albisteak: