Bozketa bidez erabakiko dute santanetarako kamisetetarako diseinua

Barren.eus 2022ko ekainaren 10a

Mendaroko Santa Ana jaietarako kamiseten diseinua aukeratzeko lehiaketa antolatu zuen Mendaroko Udalak, eta orain, aurkeztu diren lau lanen artean gustukuena bozkatzeko aukera zabaldu die 16 urtez gorako herritarrei.

'Aurten bai!' , 'Santanak', 'Katasorgin' eta 'Panderoa' izeneko lau diseinu-lanen artean aukeratu ahal izango dute 16 urtez gorako mendaroarrek.

Mendaroko Udalak gaur zabaldu dute botoa emateko epea eta ekainaren 19an itxiko dute. Botoa emateko HEMEN.

∞Lotura duten albisteak: