Epe baterako arkitektoaren lanpostua betetzeko deialdia egin du Mendaroko Udalak

Barren.eus 2022ko otsailaren 2a

Mendaroko Udalak bi eta sei hilabete ateko epealdirako arkitekto tekniko bat izendatzeko prozesua jarri du martxan.

 Administrazio bereziko lanpostua da, 2 eta 6 hilabete arteko baja bat ordezkatzeko, eta %85eko jarduna izango du. Hautagaiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Arkitektura tekniko, aparejadore, eraikuntza-ingeniaria, edo antzerako graduren bat izatea, euskararen ezagutza egiaztatzea; administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana dizplina espediente bidez; eta ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran. Oinarri guztiak www.lanbide.euskadi.eus atarian kontsultatu daitezke.

Ikus hemen Mendaroko Udaak argitaratu duen lanposturako iragarkia