Igor Torres gailendu da Amurrioko krosean, Master mailan

Barren.eus 2021eko abenduaren 13a

Euskadiko eta Arabako Txapelketak hartu zituen Amurrioko Krosaren III. edizioak, joan den abenduaren 12an.

Ehunka kirolarik eta ikuslek hartu zuten Refor kirol-gunea Oinkariak Atletismo taldeak antolaturiko kirol probaz gozatzeko, bi urteko etenaldiaren ostean. Burundiko Thierry Ndikumwenayo (31:47) eta Jone Zabaleta (31:06) donostiarra gailendu ziren maila nagusian, eta adin tarteetako kategoriatan, lehen postua eskuratu zuen Igor Torres elgoibartarrak, Master mailan, hain zuzen ere.