Ertzak erdigunean, ‘Euskara ala ezkara ertzetan? jardunaldian

Barren.eus 2021eko urriaren 22a

‘Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean’ gaiari heldu zioten aurreko zapatuan Gotzon Garate euskaltzalearen omenez antolatutako ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batu ziren hizkuntzalariek. Elgoibarko Izarrak eta Udalak antolatu zuten jardunaldia, IMHren laguntzarekin eta Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren babesarekin, eta Ningraren rap-kontzertuarekin eman zioten azkena. Han entzundakoen laburpen bat jaso dugu aste honetako BARREN aldizkarian.