Bolatokiko parkean egingo duten jaiarekin hasiko da Ludotekaren ikasturtea

Barren.eus 2021eko urriaren 6a

Barikuan, urriaren 7an, hasiko dute ikasturtea Elgoibarko Udal Ludotekan, eta hasiera, bolatokiko parkean egingo duten festarekin emango diote.

LH5 eta LH6ko neska-mutilei zuzenduta dago jaia, doan izango da, eta 17:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Tarte horretan tailer ezberdinak egingo dituzte haurrek. Udaletik parte hartzera deitu dituzte adin tarte horretako haurrak. Bide batez, ludoteka bezalako espazioek duten garrantzia ere azpimarratu dute: “Elgoibarko Ludoteka gaztetxoentzako elkargunea da. Hezkuntza espazio honen helburua da, jolas-jardueren bidez, herriko neska-mutilak elkar ezagutzea, eta une atseginak pasatzea. Beti ere, begirale baten zaintzapean”.

Arratsaldean euria egingo balu, Maalako aterpera aldatuko dute lekuz jaia. Udaletik jakinarazi dute COVID-19aren prebentziorako ezarritako neurriak errespetatuko dituztela.

2021 10 06 Ludotekako elgoibar ekintza berezia bolatokia kartela