Edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa zabaldu du ESI Debabarrenak

Barren.eus 2021eko irailaren 24a

Edoskitzearen inguruko argazki lehiaketa jarri du martxan beste urtebetez ESI Debabarrenak eta azaroaren 14ra arte egongo da parte hartzeko aukera.

Argazkiak originalak izan beharko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru aurkeztu ahal izango ditu, koloretan nahiz zuri-beltzean. Argazkiarekin batera, parte-hartzaileek
izena emateko dokumentua bete eta irudia biltzeko eta zabaltzeko baimena sinatu beharko dituzte.

Irabazleari abenduan emango diote saria, ospitalean egin ohi duten errekonozimendu ekitaldian.

Argazkiak bidaltzeko: BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus.