Nialaren magiaz gozatu dute gaztetxoek

Barren.eus 2021eko martxoaren 15a

Niala mago elgoibartarrak bi magia saio eman zituen, aurreko barikuan, Elgoibarko Ludotekan.

Niala magoak Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntza 3. maila arteko umeentzako saioa eman zuen lehenik; eta, ondoren, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila arteko eskola umeentzako saioa. Magiaren liluraz gozatzeko aukera izan zuten denek.