Jardueraz beteriko egitaraua prestatu du Elgoibarko Gaztelekuak Eguberrietarako

Barren.eus 2020ko abenduaren 21a

Elgoibarko Gaztelekuak jardueraz beteriko egitaraua antolatu du udalerriko gazteek Gabonetan ere euren aisialdiaz disfruta dezaten. Abenduaren 23tik urtarrilaren 10era arteko egitaraua prestatu dute.

Jarduera horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste: lehiaketak, tailerrak, antzerkiak, film proiekzioak, eskulanak eta abar luze bat (beheko taulan ikus ditzakezue). Jai egunak kontuan hartuz, Gztelekuko instalazioak abenduaren 24, 25, 26 eta 31an eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo dira.

Antolatutako ekintzetan arte hartu nahi dutenek informazio gehiago eskura dezakete 943 743 228 telefonora deituz, 628 170 330 zenbakira WhatsApp bat idatziz edota gaztelekua@elgoibar.eus helbidera idatziz.

2020 12 21 Eguberrietako Eskaintza elgoibar gaztelekua