Azaroaren 30era bitartean eskatu dezakete ostalariek zabor kuotaren bonifikazioa

Barren.eus 2020ko azaroaren 16a

Bost langiletik gorako herriko taberna, kafetegi eta jatetxeei azaroko eta abenduko zabor kuota ez kobratzea erabaki zuen Elgoibarko Udalak, eta gaurtik azaroaren 30era dute bonifikazioa eskatzeko aukera.