Agortu dira "On egin' ostalaritzarako bonoak, baina oraindik eskuratu daitezke merkataritzakoak

Barren.eus 2020ko urriaren 19a

Ostalaritza sustatzeko salgai jarri zituzten 'On egin' bonoak agortu direla jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Aldiz, merkataritza sustatzeko 'Bizi-bizixa' bonoak salgai daude oraindik. Gaurtik aurrera eskuratu daitezke gelditzen diren azken 850 bonoak.