Dagoeneko eman daiteke izena Sanloren Eskubaloi Eskolan

Barren.eus 2020ko ekainaren 12a

Eskubaloi Eskolan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Sanlok. Era berean, kirol taldeak uztailaren 10ean egingo du urteko batzar orokorra.

Eskubaloi Eskolari dagokionez, 2009an jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Sanloren wegbunean (sanlo.net) egin behar da inskripzioa. Kontakturako telefono zenbaki bat (688 735 446) eta e-posta helbide bat (sanlotxo@gmail.com) ipini ditu taldeak. Olaizaga kiroldegian izango dira saioak, astelehenetan (16:45 - 17:45) eta ostiraletan (17:00 - 18:15)

 • Urteko batzar nagusia
Sanloren urteko batzar nagusia uztailaren 10ean egingo dute, Kultur Etxeko hitzaldi gelan (19.00). Maskarilla jantzita joatea derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute. Honako gai ordena aztertuko dute bazkideek:

  • 2019/20 denboraldiko Kirol emaitzak
  • Bestelako ekintzak.
  • Balantze ekonomikoa.
  • 2020/21 denboraldirako kirol aurreikuspenak.
  • 2020/21 Kuotak.
  • 2020/21 Aurrekontua.
  • Galderak eta eskaerak.

2020 06 12 sanlo eskola elgoibar