Aparkalekua antolatzeko zerbitzua etenda egongo da irailera arte

Barren.eus 2020ko ekainaren 12a

Elgoibarko TAO zerbitzua etenda dago eta hala jarraituko du irailera arte.

Elgoibarko Udalak jakinarazi du aparkalekua antolatzeko zerbitzuak etenda jarraituko duela irailera arte. Hori dela-eta gune urdineko aparkalekuak doakoak izango dira, besterik jakinarazi arte. Udalak lerta egoera ezarri zenean eten zuen TAO zerbitzua, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko.

2020 06 12 tao itxita aita agirre elgoibar