Etxetik irteteko zailtasunak dituzten adineko eta mendekoentzako laguntzak, Mendaron

Barren.eus 2020ko martxoaren 24a

Bi helburu zehaztu dituzte. Batetik, etxetik irteteko zailtasunak dituzten adinekoei eta mendekoei janaria eta botikak, bereziki gaixo kronikoei, etxeraino eramatea, eta bestetik, adinekoei edo bakardade egoeran nahiz isolamendu-egoeran daudenei, mendekotasuna edo desgaitasunen bat dutenei.... telefono bidezko jarraipena egitea. Iturri ofizialak zabaltzen ari diren prebentziozko neurrien berri emango diete, bai eta herritarrek behar-beharrezko duten informazioa helarazi ere. Udaletik jakinarazi dute laguntza behar duen auzotarren bat ezagutzen duen edozein herritarrek eska dezakeela zerbitzua. Horretarako, telefono-zenbaki bat eta e-posta bat jarri dituzte herritarren eskura: 943 033282 eta erregistroa@mendaro.eus