Lagunak Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur arratsaldean Kalegoen plazan

Barren.eus 2019ko ekainaren 17a

Kalegoen Plazako frontoian jokatuko dituzte gaur arratsaldean Laguna Pilota Txapelketako finalak, sei partida guztira, banaka batzuk eta bikoteka besteak.

Lagunak Pilota eskolak urtero antolatzen duen txapelketako finalak jokatuko dituzte 17:30etik aurrera Kalegoen plazako frontoian. Zortzi urteko pilotarien -aurre-benjaminak- banakako finala izango da aurrenekoa. Benjamin mailan hiru bikotek jokatuko dute finala, elkarren aurka jokatuta. Hona hemen finalak jokatuko dituzten pilotariak:

 • Aurre benjaminak

  • Oier Izagirre Versus Xenki Gandiaga

 • Benjaminak

  • Eneko Goikoetxea/Mikel Zubiaurre Vs Aratz Gandiaga/Endika Gorosabel Vs Enaitz Iraolagoitia/Danel Garcia

 • Alebinak

  • Julen Iriondo/Ainhze Ariztondo Vs Haitz Oñederra/Mikel Bergua

 • Infantilak

  • Beñat Iturriaga/Markel Gorosabel Vs Beñat Basurto/Ibai Fores
  • Iker Izagirre vs Eneko Etxaniz

 • 2. urteko infantilak

  • Danel Iriondo/Iban Arrizabalaga Vs Beñat Jurado/Alex Bergua