Odol ateratzeak egingo dituzte Mendaron ostiralean

Barren.eus 2019ko martxoaren 21a

Odola ematera deitu du Mendaroko Odol Emaileen Elkarteak. Ostiralean, hilaren 22an, egingo dituzte odol ateratzeak Mendaron.

Ikastolan egingo dute odol ateraldia, 17:30etik 20:30era. Odol premia handia dagoela ohartarazi dute, eta herritar guztiei egin diete ostiralean odola ematera joateko deia, baina bereziki gazteei.

∞Lotura duten albisteak: