Badut taldeak umeentzako ipuin musikatuak eskainiko ditu liburutegian

Barren.eus 2018ko azaroaren 26a

Euskaraldiarekin bat eginez, ipuin kontalari saioa antolatu du gaurko (azaroak 26) Gotzon Garate Udal Liburutegiak.

Badut taldeko Anduriña Zurutuza eta Txefok ipuin musikatuak kontatuko dizkiete liburutegira gerturatzen diren umeei. 17:00etan HH5eko haurrentzako saioa emango dute eta 17:30ean LH1, LH2 eta LH3ko ikasleentzako saioa izango da.

2018 11 26 badut ipuinak