Maala trafikoari itxita egongo da asteburuan

Barren.eus 2018ko otsailaren 23a

Elgoibarko udaltzaingoak jakinarazi duenez, 634 errepidetik, Maalako zubitik, herri barrura sartzeko sarrera itxita egongo da zapatuan eta domekan.

Galtzadan obrak egingo dituztela-eta trafikoarentzat itxita egongo da Maalako ingurua, Maalako zubitik Ermuaranbide kaleko biribilgunera arte, hain justu ere.

maala txarriduna errotonda