Elgoibarko Udalak informazio panelak jarri ditu herriko hainbat puntutan

Barren.eus 2017ko abenduaren 20a

Elgoibarko Udalak bederatzi informazio panel jarri ditu herriko hainbat gunetan, herritarrek udal ekintzak eta interesekoak diren beste informazioak kontsulatu ahal izateko.

Honako guneetan jarri dituzte informazio panelak: Urazandin, San Roken, Eulogio Estartan, Pedro Mugurutzan, San Antolinen, Gabriel Kurutzelaegin, Santa Klaran, Trenbide kalean eta Basarte-Erretsundi kalean. 

Ekimen honen bidez Udalak helburu bikoitza du: batetik, herritarrei adierazpen librerako eta kartelak jartzeko gune egokiak eskaini eta bermatzea; eta bestetik, herria eta herriko kaleak garbi eta kartel eta iragarkirik gabe mantentzea.

panel inf urazandi

panel inf elgoibar 1