Jostailu erakusketa irekiko dute eguenean Kultur Etxeko sotoan

Barren.eus 2017ko azaroaren 22a

Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak jostailuen erakusketa antolatu dute, Udalaren babesarekin. Jostailuak aukeratzerako orduan kontuan izan beharrekoen berri emango diete familiei, euren seme-alabentzako jostailu egokia aukeratu dezaten.

Eguenean, azaroaren 23an, zabalduko dute erakusketa 17:00etan, eta zapatura arte egongo da ikusgai, Kultur Etxeko sotoan. Eguen eta barixakuan, arratsaldez, eta zapatuan, aldiz, goizez, 10:00etatik 12:00etara.
Pintxo-jolas dastaketa
10 urtetik beherako umeak heldu batek lagunduta joan behar duela jakinarazi dute arduradunek. Egitasmo honen barruan, bestalde, pintxo-jolas dastaketa izango da barixakuan, gaztetxean, nerabe eta gazteentzat. Pintxo-jana eta karta eta mahai joko dinamizatuak egingo dituzte, 21:00etatik aurrera.

jostailuen erakusketa elgoibar 2016 gaztetxean jolasak1