San Ignazio kalea itxiko dute eguen eta barixakuan

Barren.eus 2016ko maiatzaren 11

San Ignazio kalea trafikoarentzat itxita egongo da eguen eta barixakuan (maiatzak 12 eta 13), kalean egin behar dituzten konponketa lanak direla-eta.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, San Ignazio kaleko konponketa lanek irauten duten bitartean autoek Santa Ana kaletik irten ahal izango dute.