Kultur Etxe osteko zubia itxita egongo da eguenen eta barixakuan

Barren.eus 2016ko maiatzaren 4a

Elgoibarko Udalak jakinarazi du eguenean (maiatzak 5) Kultur Etxe osteko zubiaren zoruan tratamendua egingo dutela zoruaren labainkortasuna hobetzeko. Hori dela-eta, bihar, maiatzak 5, goizeko 10:00etatik, maiatzaren 6ko 15:00ak arte (ostirala) Pilarrera doan pasabidea itxita egongo da.

Aurreko asteburuan, antzeko tratamendua egin zuten Anbulatoriotik Kiroldegira daraman igogailu ondoko zubian.

Lotura duten albisteak: