Martxoaren 2an egingo dute Uparitzagako babes ofizialeko etxebizitzen zozketa

Barren.eus 2016ko otsailaren 11

Uparitzaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa martxoaren 2an egingo da. Guztira 58 pertsonek egin zuten eskaria eta sei baztertu egin behar izan dituzte baldintzak ez betetzeagatik.