Berriz ere mozorro festa izango da gaur kaleetan

Barren.eus 2016ko otsailaren 9a

Joan den zapatuan lez, gaur ere pertsonaia bitxiak ibiliko dira Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan. Elgoibarren mozorroen elkartzearekin hasiko dira ospakizunak 16:45ean. Mendaron magia ikuskizuna eskainiko du Tor magoak San Agustin aretoan, 18:00etan. Hona hemen zapatuko irudiekin osatutako bideo-laburpena.

Domeka eta asteleheneko atsedenaren ostean, martxan dira berriz ere inauteriak, eta berriz ere mozoro festa izango da kaleetan. Hona hemen inauterietako martitzenerako Elgoibarren prestatu duten egitaraua:

  • 16:45 Mozorroen elkartzea Kalegoen plazan.
  • 17:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoen berbena: Paranda-tutiplen. Kalegoen plazan (euria bada, Maalan)
  • 18:15 Mauxitxa txarangarekin kalejira, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin.
  • 18:00-21:00 Dantzaldia Eguren orkestrarekin eta mozorro lehiaketa. Jubilatuen Biltokia.
  • 20:00-23:00 Mozorro gaubeila. Gaztelekuan.