Abenduaren 4tik urtarrilaren 6ra egongo dira piztuta Eguberrietako argiak

Barren.eus 2015eko abenduaren 3a

Barixakuan, hilaren 4an, piztuko dituzte Eguberrietako argiak Elgoibarko kaleetan. Udalak iragarri du argiak piztuta egongo direla urtarrilaren 6ra bitartean, 17:30etik 23:00etara. 

Iaz bezala, ia 20.000 euroko kostua izango dute argiek. Berrikuntza nagusia Maalako errotondan ikusi daiteke, hegaztiz osatutako dekorazioa jarri dute eta. Argiztatutako guneak aurreko urteetakoak izango dira: Maala, Santa Ana, anbulatorioa, Udaletxea, eliza, Kultur Etxea, San Lazaro egoitza, azoka plaza, Giza Eskubideen parkea eta Santa Klara komentua.

2015 12 03 gabon argiak

2015 12 03 gabon argiak hegaztia