Lipdub-a eta bazkari herrikoia prestatzen ari dira ‘Euskarak 365’ ekimenaren barruan

Barren.eus 2015eko maiatzaren 14a

Elgoibarko euskaltzaleak hasi dira dagoeneko Euskararen Nazioarteko Eguneko (abenduak 3) ospakizunak prestatzen, eta aurtengo programak bi ekintza nagusi izango ditu: batetik, lipduba egingo dute, Maalako parketik Kalegoen plazaraino, eta gerorako herri bazkaria antolatu dute. Batean zein bestean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Azaroaren 28an egingo dute Euskarak 365 egitasmoa, 13:00etatik aurrera. Ekimenak parte-hartzailea izan nahi du, eta ahalik eta elkarte-erakunde eta herritar gehien biltzea nahi dute antolatzaileek. Ekimenean parte hartzera animatzen zaretenok, esan zuek ere parte hartu nahi duzuela egitasmoa aurkeztu dizuenari, edota idatzi e-posta hauetako helbideren batera, maiatzaren 26a baino lehen: elgoibarmusika@gmail.com / euskara@elgoibar.eus / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

Euskarak 365 ekimenaren aurkezpen publikoa maiatzaren 27an egingo dute musika eskolako auditorioan, 19:00etatik aurrera.

2015 05 14 euskarak356kartela

∞ Lotura duten albisteak: