Oier Gurrutxagak kontzertu bi emango ditu inauterietan Elgoibarren

Barren.eus 2015eko otsailaren 12a

Oier Gurrutxaga musikari elgoibartarrak kontzertu bana emango du zapatuan eta martitzenean Elgoibarren. Salento tabernan arituko da zapatuan (otsailak 14), 21:30etik aurrera, eta martitzenean, Txarridunan joko du (22:30).

Inauterien harira bi kontzertu prestatu ditu Oier Gurrutxagak datozen egunetarako. Salento tabernan izango da lehendabizikoa, inauterietako zapatuan, 21:30etik aurrera. Jon Egaña saxofoijole debarra izango du lagun Gurrutxagak. Era guztietako estiloekin osatutako egitaraua prestatu dutela aurreratu du: rocka, flamenkoa, jazza, bluesa, funkya, e.a.

Martitzenean Txarridunan eskainiko duen kontzertua ere ildo beretik joango dela azaldu du. Han, baina, Oskiz Gorrotxatego tronpetistarekin batera joko du. 

2015 02 09 oiergurrutxagav1 2015 02 09 ogurrutxagainauteri